Bigarren kontzertua eskainiko du maiatz honetan The Shannon Irish Pub-en Txindurri euskal uruguaitar folk taldeak, Montevideoko hiri zaharrean (Bartolomé Mitre, 1318).
Ostegun honetan izango da, maiatzaren 22an, gaueko 10etan (sotoan).
Txindurriri buruz:
Badira urte batzuk euskal-uruguaitar banda honek ohore egiten diola euskal kulturarekin daukan engaiamenduari, musika medio eta euskara ardatz.
Taldea honakoek osatzen dute:
-Leonel Aguirre (ahotsa, soinua, alboka, mandolina)
-Martin Zabalza (baxua, gitarra eta ahotsak)
-Guillermo Xaubet (bibolina, xirularrua, flauta eta panderoa)
-Rodrigo Gómez (perkusioa)
-Santiago Da Rosa (gitarrak, banjoa, efektuak)