Txilek korrika ospatuko du Santiagon martxoaren 16an Santiagoko Euskal Etxea, Etxepare Institutua eta Eusko Jaurlaritzaren Txile eta Peruko Ordezkaritzari esker. Ibilbidea Ordezkaritzan hasi eta Euskal Etxean amaituko da, ondoren, herri-bazkaria eskainiko da parte-hartzaile guztiei. Kantak egongo dira Euskal Etxean eta euskara ikasle batek Korrikaren manifestua irakurriko du.