Gaur larunbata, otsailaren 20an, txalaparta ikastaro berri bati ekin diote Londresko Euskal Elkarteko kideek. Ikastaroa astero burutuko da goizeko 11etatik aurrera Oxford House-n. Hastapen klasea doakoa izango da eta hurrengo ikastaroetan partaideek 5 libera (bazkide ez direnek) eta 3 libera (bazkideek) ordaindu beharko dituzte. Jabi eta Iñaki dira ikastaroko arduradunak. Klaseak gazteleraz izango dira hein handi batean. Parte hartzeko izena aldez aurretik eman daiteke edo bertara joatea nahikoa da.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


