Hiriburu uruguaiarreko Haize Hegoa Euskal Etxeak antolaturik, kontzertua eskainiko du gaur larunbata, irailak 6, iluntzeko zortzietan (San José 1211 y Zelmar Michelini), Euskal Herritik iritsi berria, Juan Mari Beltran musikari eta aldi berean jole, irakasle, ikertzaile, instrumentu biltzaile eta oro har musika tradizionala eta bere instrumentuen mundua barrutik bizi duen pertsonak, bere taldeak lagundurik. Gipuzkoan egoitza duen 'Herri musikaren txokoa' izeneko musika tresna tradizionalen museoko arduradun eta biltzaile ere bada Juan Mari Beltran.
Hego Ameriketara gaur hasiko duen itzulian bere seme Aitor eta beste lau lagunel lagunduta dator musikaria, esan nahi baita Ander Barrenetxea, Andoitz Antzizar, Jasone Camara eta Miriam Atxaerandio lankide dituela, besteak beste honako instrumentuen jole: txalaparta, alboka, txistua, ttun-ttuna, arrabita, djembéa, kanabera, burruna eta trikitixa.
Sarrerak zenbakituak dira, 50 peso bana, eta antzokiko txarteldegian daude salgai. Heldu batek lagunuduta datozen hamabi urte beheragokoek ez dute ordainduko.
Xehetasun gehiagorako, deitu zenbaki honetara, 215.70.29, edo bidali mezua hona.