Montevideoko Haize Hegoa elkarteak Luis Ramon Igarzabal idazlearen 'Treinta y Tres Sonetos Vascos' liburuaren aurkezpenean parte hartzeko gonbitea egiten die bere bazkide eta lagunei. Ekitaldia Liburutegi Nazionalean egingo da, José Pedro Varela aretoan, arratsaldeko zazpi t'erdietan hasita. Poesi liburu honen argitalpenarekin Haize Hegoa elkarteak Uruguaien euskal kultura eta euskal immigrazioaren ekarpena zabaltzen jarraitzen du. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero bidali e-maila hona edo deitu 2157029 telefonora.