Ostiral honetan, irailaren 10ean, Trapu Zaharra eta En la lona taldeak ariko dira Tarregako Antzerki Azokan. Trapu Zaharrak 'Camping Renove' lanaren bi emanaldi egingo ditu, bata 11:30tan eta bestea 19:00tan, biak Carrer Migdia gunean. En la lona-k aldiz 'Exodo' 20:30tan aurkeztuko du, Plaça Carme-n.