euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Topaketa eta Euskararen Festa ospatuko du Euskaltzaleak-ek Casal de Catalunyan

2014/12/12

Non: Buenos Aires, Argentina

Ostiral honetan, abenduaren 12an, 19:30etan, Euskararen Festa eta Topaketa berezia egingo ditu Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak Casal deElkarteak Catalunya elkartearen egoitzan, Chacabuco 861 helbidean. Honekin euskara eskolan amaituko dira aurtengoz.

Ekitaldian zehar elkarteko abesbatzak kantatatuko du eta elkarteko dantza taldekoek dantzatuko. Euskara ikasleek urtean ikasitako erakutsiko azaleratuko dute, bideo, kantu eta jokoen bidez, eta beste hainbeste egingo dute pandero eta alboka tailerreko kideek.

Euskaltegiak pozez aipatu eta ospatuko du etxeko kideek FEVAko lehiaketetan lortutako arrakasta.

Sarrerak 150 peso (sarrera gehi afaria: plater hotza, plater beroa, bi edari, mahaiburukoa eta kopa altxatzea)

Erreserbak helbide honetan: euskaltzaleak@yahoo.com.ar

Bestalde, salgai segitzen dute Susana Iturrioz artistaren bi lanen zozketa txartelek, Euskaltzaleak-en alde. Txartel bakoitzak 20 peso. Email berean edo euskaltegira deituta edo egoitzan bertan eros daitezke. Baina gogoan hartu Zozketa Euskararen Eguneko jaian bertan egingo dela, beraz, ez utzi.

----------------------------------------------------------------------------------------------
Euskaltzaleak - Buenos Airesko Euskaltegia
Bernardo de Irigoyen 826, (esquina Independencia) CABA


« Maiatza 2024 »
 
 
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia