Astelehen honetan, urriaren 10ean, Tolosako Orfeoiak kontzertua emango du Wolubilis Kultur Gunean, 19.00tan. Kontzertuaren zuzendaria Ignacio Ruiz de Alegría maisua izango da eta errepertorioa honakoa: lehen zatian, tolosarrek G. Rossiniren 'Petite messe solennelle' laneko pasarteak kantatuko dituzte, eta bigarrenean euskal kantu herrikoiak. Kontzertuari bukaera emateko Tolosaren sorreraren 750. Urteurreneko Hereserkia kantatuko dute (Enrique Ugartek idatzia, Karlos Linazasororen letrarekin).
Musikariak Javier Pérez Azpeitia (pianoa), Ana Belén García (harmonium-a), Iñigo Aguirre (gitarra), Juanjo Falcón (baxu elektrikoa) eta Mitxel Longaron (bateria) izango dira. Kantariak Amaya Arberas (sopranoa), Juan Noval (tenorea), Beatriz de Gálvez (kontraltoa) eta Pablo García (baxua) izango dira.
-Tolosako Orfeoiaren webgunea.
-Euskadiren Ordezkaritza Europar Batasunerako
Datu gehigo:
Euskadiren Ordezkaritza Europar Batasunerako
Ordezkaria: Marta Marín Sánchez
Rue des Deux Églises / Tweekerkenstraat, 27
B-1000 Bruselas, Bélgica
Tel: +32 2 285 45 10
Fax-a: +32 2 285 45 11
e-mail-a: bruselas@ej-gv.es