Irailaren 5ean, 20:00etan, Joseba Zabalza eta Xabi Piera kazetariek "Té amargo" izeneko argazkilaritza proiektua aurkeztuko dute Bartzelonako Euskal Etxean.
1975. urtetik hona Mendebaldeko Saharan marokoarren okupazioak eragindako ondorioei buruzko proiektua da honakoa; eta sahararren errefuxiatu zelaietan oinarritzen da, batez ere, pertsonen aurkako minen eta guda biktimen El Shariff Martiria Zentru-Egoitza delakoan. Erakusketa irailaren 19ra arte egongo da ikusgai Bartzelonako Euskal Etxean.