Domingo F. Sarmiento liburutegiak, 'Zingirako Euskaldunak' euskal etxeak eta Chascomuseko Club Social-ek, 'Tasio' euskal filmaren proiekzioa antolatu dute larunbat honetan, martxoaren 17a, Club Social-en bertan.
Patxi Bisquert aktorea bertan izango da lekukotasun-emaile eta Cesar Arrondo arituko da filma eta bere testuingurua aurkezten.
Proiekzioa, 20:00etan hasiko da.
'Zingirako Euskaldunak' webgunea.