euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Tangoaldia 'Beti Aurrera'ren egoitzan Juan Franciscone maisuaren orkestrarekin

2008/08/22

Non: Chivilcoy, Argentina

Gaur ostirala, abuztuak 22, Tangoaldia antolatu bere egoitzan (Palemón Huergo 71) Chivilcoyko 'Beti Aurrera' Euskal Etxeak, Juan Franciscone maisuaren orkestrarekin. Euskal Etxeak bere bazkide eta lagun guztiei zabaltzen die bertaratu eta parte hartzeko gonbidapena.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta honako telefonoetan eros daitezke: 421661, 420722, 422552, 421050, 428036, edo Zuzendaritza Batzordeko edozein kideren bidez, ohi bezala.

Aitzinetik ohar arazten da sarrerak aretoaren tamainaren arabera salduko direla eta sarrerak aldez aurretik saltzea erabaki dela, beraz komeni da lehen bait lehen erosi edo erreserbatzera, edonola ere 22a baino lehen.

Kantina zerbitzua eskainiko da, EEko bazkideak egondo direlarik bestaldean. "Zalantzarik ez dugu partekatzeko une goxoak izango direla, musika entzuteko eta bi bider biko erritmoa maite dutenek euren gaitasunak praktikatzeko", adierzi dute Chivilcoyko Euskal Etxetik.

Euskal Etxearen bloga: www.centrovascochivilcoy.blogspot.com



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia