Azaroaren 23an, larunbata, Tandileko Gure Etxea Euskal Zentroak (Sarmiento 1079) Sukalde Tailerra antolatu du bere egoitzan. Izen ematea azaroaren 21a arte izango da.
Parte hartzaileak eraman beharrekoak: labana edo aiztoa, taula, amantala.
Larunbatean bertan, arratsaldeko zazpi t'erdietan, Danborrada eta Erromeria izango dira, Gure Etxea Euskal Zentroaren Urteurrenaren ospakizunaren barne. Tailerrera hurbildutakoak bertan parte hartzera gonbidatuak daude.
Edozein galdera, emailera: gureetxea@speedy.com.ar