FEVAk Argentinako euskal etxeetako dantza taldeetako zuzendariei deialdia egin die maiatzaren 30 eta 31an Bahía Blancako euskal elkartean egingo den lantegian parte hartzeko. Euskal etxe bakoitzak bi zuzendari bidali beharko ditu bertara eta lantegian trebatu eta esperientziak partekatu egingo dituzte. Abagunea aprobetxatuz, zuzendariek 2009ko Euskal Asteko dantza erakustaldiak prestatzeko bilera ere egingo dute.