euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Sun Valleyko Trailing of the Sheep Festibala gaur hasiko da arratsaldeko ikastaro batzuekin

2010/10/08

Non: Ketchum, Idaho, USA

Gaur ekingo zaio ardien inguruan antolatutako Sun Valleyko Trailing of the Sheep festibalari. Ipar Ameriketako 100 festibal onenen artean izendatu berri duten ekitaldi sorta honi arratsaldeko ikastaro batzuekin ekingo zaio, bertan arkumea sukaldatzen erakutsiko dute zenbait sukaldarik, eta zuntza lantzeko ikastaroak ere izango dira.

Hauek dira datozen egunetarako antolaturiko ekintzak:

Ostirala, Urriaren 8a: The Art and Lamb Foodie Fest-a izango da atsaldez, artea eta arkumea protagonista izango direlarik. Ostean Alisa Smithek, The 100-Mile Diet and Plenty bestsellerraren autore denak hitz egingo du. Aditu zein istorio kontalariak ere izango dira.

Larunbata, Urriaren 9a: Sheep Folklife ferian inguruko artisauek erakustaldia egingo dute artile, liho, irun zein ehun ezberdinen lanketan eta ardi artzai erakustaldi bat ere izango da. Aktuazioen artean, Peruko zenbait musikari, Oinkari dantza taldea, theBoise Highlanders eta gaitero zein perkusiolari ezberdinak izango dira. Jaki ezberdinak eta umeentzako jolasak ez dira faltako. Fiber Fest zuntz lanketaren inguruko ekitaldiak dira aurtengo berritasun nagusia.

Igandea, Urriaren 10a: The Trailing of the Sheep Parade edota ardi desfilea bertako artzai familia baten gidaripean eta musikari zein dantzariekin batera. Ostean barbakoa.

Sun Valleyko 14.Trailing of the Sheep festibala urriaren 8tik 10a bitarte izango da eta bertako arkume, artile eta liho produktu zein gazta ez dira faltako hiru egunetan zehar.

 



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia