Ostegun honetan, maiatzaren 21a, Aitzpea Goenagak zuzenduriko 'Sukalde Kontuak' filmaren aurrestreinaldia egingo da Madrilen (filmea euskaraz da, gaztelerazko azpitituluekin). Luzemetraiaren produkzio etxeek, Zurriola Gruop Entertainment eta Barton Films, Euskal Etxeko bazkideei gonbidapenak bidali dizkiete. Interesa duten bazkideek Euskal Etxearekin harremanetan jarri behar dute.