Gaur hasita, urtarrilaren 17ra arte luzatuko da Necocheako Gizatalde Atzerritarren Azoka. Ekitaldia hiriko Miguel Lillo Parkeko Lorategi Frantziarrean (10 eta 89 kaleetan) izango da eta bertan kokatuko dira kolektibitate guztien standak. Euskaldunen kasuan, Euzko Etxea Euskal Etxea arduratuko da euskal janariaz: txistorra, solomoa eta ogitartekoak salduko dituzte lagunek.