- Ostiralean, uztailaren 2an, 20:00etan Stereochemistry-ren kontzertua. 3€ zerbait hartzeko eskubidearekin (bazkideak doan). Karla Hajman serbiarraren taldea. Txikitatik musika munduan sartua bere aitaren ondorioz (musikaria bera ere), 16 urterekin baxua eta gitarra akustikoarekin hasi zen. Unibertsitate garaian Stereochemistry sortu zuen eta Europa osoan barrena ibili da ordutik. Ondoko estekan informazio gehiago: http://blog.euskaletxeak.org/2010/06/28/stereochemistry-concert
Ondokoa jakin arazteko aprobetxatu nahi dugu abisu hau: - Euskal Etxetik bost sarrera bikoitz zozketatuko ditugu “Cafè Lebab, la paraula en escena” ekitaldirako. Ondoko estekan informazio gehiago topatuko duzu: http://blog.euskaletxeak.org/2010/06/30/sorteig-de-entrades-cafe-lebab-la-paraula-en-escena
Gogoratu uztailean Txokoa ostiraletan bakarrik egongo dela irekia.