Sociedad Alkoholika (S.A.) talde euskaldunak Mexiko Hiriko Euskal Etxea (Aristóteles 239, col. Polanco) bisitatuko du euskal rockaren ikuspegiaz eta taldearen ibilbideaz hitz egiteko. Hitzordua ostegunean, martxoak 14, izango da 19:30ean.
Joango zareten adierazteko, idatzi centrovasco@prodigy.net.mx helbidera.