Irailaren 21ean, ostiralean, 20:00etan, "Sos Himalaia Iñaki Ochoa de Olza Fundazioa" eta "Iñakiren ahotsa" dokumentala aurkeztuko dituzte Euskal Etxean, fundazioaren partaideetako baten eskutik.
Iñaki Ochoa de Olza mendizaleak 20 urte pasa zituen Himalaiako mendi gailurretan. Annapurnan hil zen 2008an, bere 13. zortzimilakoa egiten ari zela. Dokumentalak ez du bere heriotza kontatzen, Nafarroa, familia eta mendiarekiko zuen erlazioaz baizik.