euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Sorkunek eta bere rock alternatiboak Bartzelonako EH Sona musika jaialdia bisitatuko dute

2010/12/04

Non: Bartzelona, Katalunia

Kashbad taldean eman zituen Sorkunek lehen pausuak eta ia berehala egin zion Fermin Muguruzak Hitz Egin jaialdi handian parte hartzeko gonbidapena. Geroago beste hainbat talderekin kolaboratu zuen; besteak beste, Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Ekon edota Flitter taldeekin. Zazpi urte han eta hemen jotzen ibili ondoren Kashbad uztea erabaki zuten, eta bakoitzak bere bidea hartu zuen. Fermin Muguruzarekin hiru urtez lan egin ondoren, 2002an Sorkunek bakarlari aritzeko erabakia hartu zuen eta diska kaleratu zuen: Onna. Rock diskoa izan arren oinarri elektronikoak zituen. Bere bigarren lana, “Duna”, 2005ean kaleratu zuen eta aurrekoarekin alderatuta oso lan ezberdina zen. Gitarren distortsioa pixka bat baztertu zuen, doinu minimalagoak sortuz, melodia landuagoak. Musika tresna berriak sartu zituen, diskoari kolore berezia emanez. Estilo aldetik ere aniztasuna nagusitu zen, eta horrek diskoari halako arintasuna eman zion, entzuteko erraztasuna.

Kontzertua Euskal Etxean izango da arratsaldeko 20:00etan hasita. Sarrera 3 euro kontsumizioarekin (bazkideek doan).

 

informazio gehiago



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia