Shanghaiko Euskal Etxeak 2012ari ongi etorria emateko jaia antolatu du gaur, Urte Zahar egunean. Egitaraua 15:00etan hasiko da, The Bund izeneko gunean egingo de San Silvestre Cross tipiko batekin. Zortzi kilometroko ibilbidea izango du lasterketak. Ondoren, 17:00tan, poteoa egingo da, Paulaner Brauyhaus tabernatik hasita. Gauean, 21:00tan, afaria egingo dute Shanghaiko euskaldunek eta lagunek El Patio jatetxean. Izena emateko idatzi e-maila shanghaikoeuskaletxea@gmail.com helbidera.
-Artikulua gaiari buruz, hemen
-Shanghaiko Euskal Etxearen bloga, hemen
-Shanghaiko Euskal Etxearen orrialdea Facebooken, hemen