Ohi duenez, Shanghaiko Euskal Etxeak ere bere bazkide eta lagunak bilduz ospatuko du San Sebastian eguna, danborrada eta guzti. Horretarako entsaioa, egoitzan izango da, urtarrilaren 22an, arratsaldeko zortzietan, ondoren elkarrekin afalduz.
Egitaraua larunbatean, urtarrilaren 25ean:
-18:00-21:00 Poteo eta danborrada Hongmei lu's pediastrian
-21:30etan Afaria Shanghaiko Euskal Etxean
-www.shangaikoeuskaletxea.com
-shanghaikoeuskaletxea@gmail.com