Egitaraua, osorik, hemen
San Frantziskoko euskal komunitateak urtero ospatzen duen festa da, gaur egun inguru zabal bateko biltoki eta erreferentzia den Basque Cultural Center-en eraikina estreinatu zuteneko urteurrena, otsail erdialdean, beti President's Day-ko asteburuarekin (urtero otsaileko hirugarren astelehenean da President's Day, jai eguna AEB osoan), aurten larunbat-igandeko euskal festa otsailaren 14 eta 15ean delarik, beraz.
Europako pilotariak ekarri ohi dira, Kalifornia eta Estatu Batuetako beste leku batzuetako partaideak ere etortzen dira, euskal musikariak ere hala izan ohi dira.
Asteburu polita, pilota, musa, klika, bazkari-afariak, musika, kantua, dantzak, meza (klikak, dantzariek, etxeko Elgarrekin abesbatzak, bertsolariek eta abarrek edertua), baratxuri-salda eta batez ere giro ona biltzen duen ekitaldi ikusgarria.
-San Francisco Basque Cultural Center: http://www.sfbcc.us
-SFO Basque Cultural Center (jatetxea): http://www.basqueculturalcenter.com
-San Francisco Basque Club: http://www.basqueclub.com