Gaur asteazkena abenduaren 3a Euskararen Eguna dela-eta, Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeko euskara taldeak atsegin handiz gonbidatzen zaitu karia horretara antolatu duen ekitaldi berezira.
Bitxikeriak, tradizioak, euskararen historia eta euskal kulturaren aberastasuna partekatuko ditugu gure ikasleek ilusioz prestatu duten aurkezpenean.
Eta kilometrotan urrun bazaude, ez larritu, zeu ere gogoan izan baitzaitugu eta ekitaldia online segitu eta parte hartzeko aukera izango da.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


