Sebastian Moustiratsen aldeko laguntza taldeak hezur-muin emaileak bilatzeko ekitaldi berri bat egingo du gaur Stanfordeko Yer Wood Center gunean (90 Fairfield Ave, Stamford, Connecticut 06902).
Sebastian Moustiratsek eritasun larria du eta bizi ahal izateko hezur-muin trasplante bat behar du lehenbailehen. Gaurko ekitaldian hezur-muin emaile egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Hezur-muina egokia bada Sebastiani laguntzeko erabili hala izango da, eta bestela, beharra duen beste pertsona bati laguntzeko mundu mailako erregistro batean jasoko dira emaileen datuak.
Informazio gehiago, (415) 850-6733 telefonora deituta.
Sebastianen istorioa, bere webgunean: http://savesebby.com