Seattle-eko Euskal Etxeak Udaberriko Afari eta Mus Txapelketan parte hartzeko gonbitea egiten die elkarteko kide eta lagunei martxoaren 21ean. Hitzordua elkarteko kide Nora Leech-en etxean izango da (747 E 16th Ave E, Seattle, WA 98112 U).
Partehartzaileei eurek prestaturiko jakiren bat eramatea eskatzen diete antolatzaileek. Jaia 12:30tan hasiko da, mus txapelketako bikoteen izen-ematearekin ($20 bikote bakoitzak). 13:00tan hasiko da txapelketa eta 17:00 afaria. Afariaren prezioa $20 kideentzat, $25 kide ez direnentzat eta $40 familientzat (12 urte eta beragokoak doan).
Izena-emateko eta informazio gehiago eskuratzeko, idatzi Amaya Michelenari amayakm@yahoo.com helbidera edo deitu 321-662-8049 telefonora.