Seattle-go Euskal Etxeak Udako Piknika antolatu du Larrabee State parkean. Jaia goizeko 10:45tan hasiko da, mus txapelketarako izen-ematearekin. Ondoren 11:00etan jokoak eta jarduera desberdinak hasiko dira. Eguerdian barbakoa zerbitzatuko da. Menua: arkumena, txorizoa, gazta, ogia eta ardoa. barbakoaren prezio 10 dolarretakoa izango da. Eguna borobiltzeko Boiseko Amuma Says No
taldeak kontzertua eskainiko du. Sarreren prezioak honakoak dira: 20$ bazkideentzat, 25$ bazkide ez direnentzat, 40$ familiak eta doan 12 urte baino gutxiagokoentzat.
Informazio gehiago lortu nahi izanez gero, deitu Amayari (321-662-8049) edo e-maila bidali hona.