Astelehen honetan, otsailaren 3an, Boiseko euskara ikasleek hitzordua dute arratsaldeko zazpietan Basque Museum-en, Santa Agedari kantuan ateratzeko. Basque Block inguruan ibiliko dira kantuan, urtero legez.
Ikasleek Boiseko hiritar eta lagunei eurekin bat egiteko gonbitea luzatu diete. Euskal kantak ez dakizkitenentzat letrak kuadernotxo batean idatzita banatuko dituzte. Bertaratzen direnei zuriz eta urdinez jantzita joateko eskatu diete antolatzaileek, horiek baitira egun honetan jantzi ohi diren koloreak.
Astelehenean egingo den saioaz gain, bigarren aukera ere badago astelehenekoa galtzen dutenentzat. Hau ez da kalean, ordea, eta bere ezaugarriak partikularrak dira. Boiseko Ikastolak antolatzen du, eta bertako haurrak izango dira partaide. Kasu honetan deialdia ostegunerako da, familia girokoa, goizeko 10:30ak aldean Ikastolaren egoitzan (1915 University Drive, Boise ID).
-Boiseko Euskal Museoa
-Boiseko Leku Ona jatetxea
-Boiseko ikastola