euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Santa Ageda bezpera ospatuko dute larunbatean Patraixeko kaleetan Laurak Bat-ek deiturik

2017/02/04

Non: Valentzia, Espainia

Harremanetarako e-posta: cvasconavarro@yahoo.es

Harremanetarako telefonoa: +34 963 919 026

Hona Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak bidalitako deia:

Otsailaren 4ean, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu. Abestia prestatzeko, koruaren entseguak egingo ditugu. Etorri nahi?

Larunbatean, Patraix enparantzan abestu eta gero, afaria prestatuko dugu denon artean.

Entseguak 19.15tan izango dira, astearte eta ostegunean.

Espero zaituztegu!

Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.

Deialdia Facebook-en: https://www.facebook.com/events/253251891779454

informazio gehiago



« Maiatza 2024 »
 
 
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia