Larunbatean, 2014ko uztailaren 12an, 18etatik aurrera, Shanghaiko Euskal Etxeak San Fermin ospatuko du La Verbenan (2967 Lujiazui Xi Lu, Bei Bing Jiang Da Dao). Sarreraren salneurria: 300 yuan. Zapi eta gerriko gorria, bufet librea 18etatik 22etara (entsalada, gazpatxoa, izokin ketua, atungorri freskoa, patata biziak, kroketak, espaniar tortilla, txibi frijituak, azpizuna, paella kataluniarra eta barazki paella) eta debaldeko edana 18etatik 24etara (freskagarriak, garagardoa, sangria, kalimotxoa eta etxeko ardo beltza) barneratzen ditu sarrerak. Konbinatuak ez daude sarreran barneratuta.
-Egitaraua:
- Txupinazoa eta San Fermin festaren hasiera 18tan
- Entzierro alaia 22etan
- Jontle DJ-a 22:30etan (Dantza WorldTour 2014 entzutetsuan azaldutako hitzordua)
-Txuriz jantzita joan behar da
-Euskal Etxearen webgunea: http://www.shanghaikoeuskaletxea.com/-Email-a: shanghaikoeuskaletxea@gmail.com