Hauxe da Londresko Euskal Elkartetik hartu dugun mezua:
San Ferminak gerturatzen ari direla eta aurtengoan Londresean ospatzea okurritu zaigu, horretarako Uztailak 10, Larunbata, eguardiko 12etan batuko gara Oxford House kanpokaldean, bertan txupinazoa bota eta entzierroa egingo dugu (kartoiezko zezenarekin noski!), ondoren London Fieldsera abiatuko gara kalejiran eta bertan egun pasa egingo dugu piknika eta Sangriaz lagundurik, joko ezberdinak ere antolatuko ditugu egunari kolorea emateko.
Zihur gaude primeran pasako dugula, beraz animatu eta etor zaitez gurekin Londreseko San Ferminetara!
Oxford House, helbidea: Derbyshire Street, Bethnal Green, London E2 6HG