euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

San Tomas ospatuko du Eusko Etxeak, txistorra eta sagardoaz, haurren jokoz, solomo eta pintxoz...

2015/12/12

Non: New York, AEB

Hona New Yorkeko Eusko Etxeak luzatutako gonbidapena:

Euskal Etxeko bazkide eta lagunak, agur!

Eusko Etxeak San Tomas egunaren 5. edizioa ospatuko du, abenduaren 12an (bide batez, urteroko legez gure eguberri festa ere bilakatuko da). Erreserbak egiteko, mesedez mezua bidaliozue Gari Udaberi (gariudabe@hotmail.com), Leyre Areizagari (mendilam@gmail.com), edo Iban Ubarretxenari (iban.ubarretxena@gmail.com).

Arratsaldeko 4etatik aurrera ekitaldi mordoa antolatuko dira Eckford Street-eko gure egoitzan:

4etatik 7etara, haurrentzako jolas eta jokoak izango ditugu. Etorri zure familiarekin eta hartu parte arratsaldeko festa honetan.

7etatik aurrera: taberna irekia egongo da, besteak beste gure sagardo gozoa edateko. Nola ez, txistorra jateko aukera ere izango da: pintxo bezala  eta ogitarteko bezala zerbitzatua. Eta horrekin batera, xolomoa, patata tortila, eta okasiorako prestatuko diren zenbait pintxo berezirekin gozatzeko aukera izango dugu.

Merkatuko produktu freskoekin osatutako hainbat saskiren zozketan parte hartzeko modua ere izango duzue. Dantzarako pista libre utzi aurretik, bertara inguratzen direnekin, hainbat euskal joko egiteko asmoa ere badugu.

Gaueko 9.30etatik aurrera zuzeneko musika dantzagarria izango dugu DJ baten eskutik.

Etorri Eusko Etxera eta ospatu dezagun San Tomas eguna behar bezala, eta eman diezaogun ongi etorria 2015eko eguberri sasoiari.

Ongi izan,

Iban Ubarretxena 
NYEEko presidentea

 
Euzko-Etxea of New York
307 Eckford Street
Brooklyn, NY 11222


PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia