Datorren larunbatean, abenduaren 14an, NYeko Eusko Etxeak hirugarren urtez segidan Santomasak ospatuko ditu bere bazkide eta lagunekin.
Honelaxe egin du deialdia Eusko Etxeak:
Ekitaldia arratsaldeko bostetan (5pm) hasiko da. Sagardoaren mahaia izango dugu eta taberna zabalik izango da edariak erosteko. Pintxo eta otartekoak ere erosi ahal izango dituzue.
Txistorra eta solomoa ere izango ditugu.
Nekazarien Merkatuko ekoizgaiekin zozketa izango dugu ondoren.
Gero, arratsaldeko seiak puntutan Olentzero iritsiko da Euskal Etxera eta haurrei opariak ekarriko dizkie. Txokolate beroa eskeiniko diegu haurrei.
(*Gurasoak, Olentzerok zuen seme-alabei oparia ekartzea nahi baduzue, mesedez ekar ezazue opari BAKARRA gehienez 10-15 dolarreko balioa duena, eta zuen seme edo alabaren izena argi eta garbi idatzi oparian, Olentzerok bere izena esan ahal izan dezan).
Bederatzietatik (9pm) aurrera Cabestronic DJak musika jarriko du, eta tabernak zabalik jarraituko du gau partean.
Euzko-Etxea of New York
307 Eckford Street
Brooklyn, NY 11222
Email: nyeuzkoetxea2013@gmail.com
Mendeurrenaren Webgunea: www.eeny2013.com
Webgunea: www.newyorkbasqueclub.com