euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

San Tomas festarekin hasi eta Olentzerori harrera ekitaldia egin dio Eusko Etxeak, haur zein helduekin

2016/12/10

Non: NewYork, AEB

Hauxe da New Yorkeko Eusko Etxeak abenduaren 10erako, larunbata, egiten digun proosamena:

Eusko Etxeak San Tomas egunaren 6. edizioa ospatuko du, abenduaren 10an. (bide batez, urteroko legez gure eguberrifesta ere bilakatuko da). Erreserbak egiteko, mesedez mezua bidaliozue Gari Udaberi (gariudabe@hotmail.com), Leyre Areizagari (mendilam@gmail.com), edo Iban Ubarretxenari (iban.ubarretxena@gmail.com).

Arratsaldeko 4etatik aurrera ekitaldi mordoa antolatuko dira Eckford Street-eko gure egoitzan:

  • 4etatik 6:30etara, haurrentzako jolas eta jokoak izango ditugu. Etorri zure familiarekin eta hartu parte arratsaldeko festa honetan.
  • Arratsaldeko sei t'erdietan Olentzero iritsiko da Euskal Etxera. Aurreko urteetan bezala Olentzerok gehienez $10eko opari bana emango dio haur bakoitzari (gurasoen eskuetan uzten dugu hau). Opariek garbi izendatuta eta paperez bilduta egon beharko dute.
  • 7etatik aurrera: taberna irekia egongo da, besteak beste gure sagardo gozoa edateko. Nola ez, txistorra jateko aukera ere izango da: pintxo bezala eta ogitarteko bezala zerbitzatua. Eta horrekin batera, xolomoa, patata tortila, eta okasiorako prestatuko diren zenbait pintxo berezirekin gozatzeko aukera izango dugu.
  • Merkatuko produktu freskoekin osatutako hainbat saskiren zozketan parte hartzeko modua ere izango duzue.
  • Gaueko 9.30etatik aurrera zuzeneko musika dantzagarria izango dugu DJ baten eskutik.

Etorri Eusko Etxera eta ospatu dezagun San Tomas eguna behar bezala, eta eman diezaiogun ongi etorria 2016eko eguberri sasoiari.

Ongi izan,

Iban Ubarretxena​
NYEEko presidentea

Euzko-Etxea of New York
307 Eckford Street
Brooklyn, NY 11222
Email: nyeuzkoetxea2013@gmail.com
www.newyorkbasqueclub.com

informazio gehiago



« Maiatza 2024 »
 
 
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia