euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

San Tomas Eusko Etxean, sagardoa, giroa, txistorra eta xolomo ogitartekoak barne

2014/12/13

Non: New York, AEB

San Tomas eguna ospatzeko elkarretaratzea antolatu du New Yorkeko Eusko Etxeak bere egoitzan, abenduaren 13an, larunbata, 21:30etatik aurrera. Hona gonbitea eta xehetasunak agertzen dituen gutuna (NYeko euskal etxekoek zuzenean euskaraz bidalia, mila esker):

Euskal Etxeko bazkide eta lagunak, agur!

San Tomas jaia, Euskal Herrian egiten den baserritarren feria, larunbata abenduaren 13-an gurekin ospatzera gonbidatzen zaituztegu. Erreserbak egiteko, mesedez mezua bidaliozue Jon Cerezali (joncerezal@gmail.com) edo Iban Ubarretxenari (iban.ubarretxena@mssm.edu).

Abenduak 13an Euskal Etxea arratsaldeko zazpiretan irekiko da. Sagardoa, pintxoak eta ogitartekoak (txistorra eta xolomoarenak barne) salgai izango ditugu.

Baserritarren produktuen zozketa ere egingo dugu eta gaueko 9:30-tatik aurrera DJ profesional baten musikarekin gozatzeko aukera izango dugu.

Aurteko Sto. Tomas jaiaren babeslea 111Rent izango da.

Irrikitan gaude zuekin San Tomas Eguna ospatu ahal izateko!!!

Ongi izan,

Iban Ubarretxena
NYEEko presidentea


Euzko-Etxea of New York
307 Eckford Street
Brooklyn, NY 11222
Email: nyeuzkoetxea2013@gmail.com
www.eeny2013.com and www.newyorkbasqueclub.com



« Maiatza 2024 »
 
 
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia