Necocheako Euskal Etxean San Sebastian eguna ospatuko dute gaur, urtarrilak 27, astebeteko atzerapenaz iragan asteburuan Gizataldeen Azokako ekitaldietan murgilduta zirelako. Gaurkoan, euskal etxean egingo den euskal erromeriak ekingo dio astebururako prestatu duten ekitaldi sortari.
Sarrera librea da eta bertaratzen diren bazkide, lagun eta bisitariek euskal gastronomia dastatu eta Gazte Alairen dantza erakustaldia ikusi ahal izango dituzte, besteak beste.
Necocheako Euskal Etxea webgunea.