Larunbatean, urtarrilak 19, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxean San Sebastián eguna ospatuko dute. Bideoak, kantak, musika, jolasak eta abar izango dira. 21:30ean hasiko da eta doako jarduera librea da, baina norberak guztien artean partekatzeko janari edo edariak eraman beharko ditu. Eta urtarrilaren 20a, San Sebastian eguna, estreinatu bezain pronto gaueko 24:00etan, topa egingo dute.
http://www.centrovascoarrecifes.com/