Urtarrilaren 19rako, San Sebastian bezpera, Bartzelonako Euskal Etxeak afaria eta danborrada antolatu ditu. Afaria 21:00etan izango da, Euskal Etxeko jatetxean (15€, 12€ bazkideentzat). Ticketak erosteko azken eguna urtarrilaren 15a da.
23:30ean Donostiarekin egingo da konexioa egun handia nola hasten den zuzenean ikusteko. Guztiak daude gonbidatuta, afarira joan ala ez.