Gaur asteartea, gaueko bederatzietatik aurrera, Madrilgo Euskal Etxeak afaria eta ondokoak antolatu ditu, San Prudentzio festa dela-eta. Euskal Etxearen egoitzan izango da, baina tokia, bilduko den jende kopuruaren arabera erabakiko dira (Txokoan, 'Sukalde'an edo laugarren solairuan). Prezioa ere jende kopuruaren arabera. Erreserbak EEko Administrazioan egin daitezke (Kontxi) eta 20 euroko seinale bat utzi beharko da. Erreserbetarako azkeneko eguna, apirilaren 23a, osteguna.