San Pedroko Ongi Etorri Euskal Etxea izango da Euskaldunen ordezkari 2010eko San Pedroko Gizataldeen XV. Festan.
Festa honek herrialde ezberdineko adierazpen artistiko, kultural eta gastronomikoak biltzen ditu, San Pedroren historian zehar herrian bildu diren kolektibo guztien bilgune izan nahi duelarik.
Urriaren 9, 10 eta 11an zehar erakusketa, ekitaldi kultural, artisautza salmenta eta bestelakoak burutuko dira, artista ezberdinek euren lanak, argazkiak, showak, dantzak eta bestelakoak azalduko dituzte.
Ekitaldiak Paseo Público Municipalean izango dira, Barrancas inguruan.