Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak, Argentinako Santa Fe probintzian, gaur ospatuko du San Migel festa Entre Rios kaleko bere egoitzan eta horrekin batera EEko alkateak hautatuko ditu eta dantzari ohien bigarren elkarretaratzea ere gaur larunbata, urriaren 17a, egingo du. Afaltzeko mahaiaren inguruan bilduko dira jendeak eta janaria erakundeko bazkideek prestatua izango da, Gaztedu Zutik-eko dantzariak zerbitzari. Gauean zehar dantzari txiki eta helduak ere euren emankizuna eskainiko dute. Guztia gaueko bederatzi t'erdietan hasiko da eta txartelak 60 peso balio izango ditu.
Txartelak erosteko edota edozein kontsulta egiteko, aski da EEko Idazkaritzan galdetzean edo, telefonoz 421-7670 zenbakira deitzea edo, e-postaz, hona idaztea: rosbazok@tower.com.ar.
Zazpirak Baten webgunea: www.zazpirakbat.com