San Mateoko Museo Historikoak 'Basques in California' minztaldia antolatu du larunbat honetarako. Bertan, Philippe Acheritogaray eta Xabier Berruetak Euskal historia eta Estatu Batuetara erbesteratu ziren euskaldunen historia landuko dute, irudiz beteriko aurkezpenean. Ostean, Johnny Curutchet bertsoalria eta Juan Jose San Mames txistularia arituko dira.
Aurkezpena 13:00etan hasiko da Museoan bertan (2200 Broadway, Redwood City). Sarrera doakoa da museoan bertan sartu ostean ($5 helduak, $3 jubilatu eta ikasleentzat).