NABOk udazkeneko bilera egingo du gaur Nevadako Unibertsitateko 'Harry Reid Lab Center'-eko 109. aretoan, Reno hirian. Bilera goizeko 8etan hasi eta eguerdiko ordu batean amaituko da. Arratsaldez tour gidatu bat egingo dute, inguruko San Rafael arrantxora eta ondoren Artzainaren monumentua bisitatuko dute. Ondoren, afari bat antolatu da; seietatik aitzin koktail bat zerbitzatuko da eta afaria zazpietan hasiko da. Bertan izango da Trikizio talde euskalduna. Afarirako txartelak 35$-etan aurki daitezke.
NABOren webgunea