Donibane edo San Juan Sua, Solstizioaren festa General Las Heras herrian, bertako Zazpirak Bat Euskal Etxeak antolatua, larunbatean, ekainaren 21ean, gaueko zazpietatik aurrera.
Berez ekainaren 24aren aurreko gauean hasten den festa, aurreko asteburura ekarriko du Las Herasko euskal etxeak.
Euskal Taberna egingo da (Villamayor eta Lozano karriken gurutzean) eta abiapuntu horretatik hasiko da Kalejira herrikoia, Buruhandiak eta dantzariak barne, jendea lagun herriko karriketan zehar.
Zuzeneko euskal musika izanen da --gitarra, panderoa eta trikitixa-- kalejiran zein afarian zehar José Ramón Ruiz Núñez, Ioar Oteiza y Daniel Oiarbide euskal herritarren eskutik.
Hitzordua, 19:00 etan. Sorgina erre eta gero, dilista platerkada tentagarri bat partekatzera gonbidatzen du euskal etxeak, besteak beste hotzari aurre egiteko. Erreserba itzazu txartelak aldez aurretik zazpirakbat.lh@gmail.com helbidera idatzita edo Facebook-en Las Heraseko Zazpirak Bat euskal etxearekin kontaktatuz. Espero zaitugu!