San Juan festak ospatuko dituzte gaur, ekainak 26, Chivilcoy-ko Beti Aurrera Euskal Etxean. Eguerdiko 14:30etan hasita, hainbat dantzari eta kantari arituko dira Euskal Etxean bertan (Idaf,Che tango, Sr. Tancredi,...).
Txokolate, opil, choripan eta bestelakoek lagunduta, arratsaldean San Juan panpina eta Sorgina erreko dira.
Chivilcoy-ko Euskal Etxearen webgunea.