Gaur igandea, martxoaren 14ean, goizeko 11etatik aurrera San Joan Bataiatzailearen elizan (Alsina eta Piedras kale topo egiten duten izkinan) Euskaldunen ohiko meza egingo da hileko bigarren igande guztietan bezala. Meza euskal komunitateko hildakoen alde eskainiko da, euskarazko kantuek edertua.