euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

San Inazio ospakizuna eta hileroko 'Ardo eta pintxo' saioa, Miamiko Euskal Etxearen eskutik

2010/07/30

Non: Miami, Estatu Batuak

Loiolako San Inaziorekin bat ospatzearren ostiral honetara, uztailaren 30era ekarri du Miamiko Euskal Etxeak hilabetero egiten duen 'Ardo eta pintxo' saioa. Hilabete honetan, beraz, San Inazio bezperan, arratsaldeko zazpietan, Euskal Etxearen egoitzan (txokoan) egingo da.

Honez gero bertaratzea pentsatuta dutenei arren eskatzen zaie Boni Guenetxearekin harremandu eta zenbat izango diren aldez aurretik esan diezaiotela (zenbat heldu eta zenbat haur), lehen gaiak erosi eta prestakizunak doitu ahal izateko. E-mailez, idatzi boniguen@gmail.com helbidera, eta telefonoz, deitu (305) 308-4816 zenbakira. Ohi bezala, ekitaldiak etekinik utziko balu, hauek euskara klaseetara joango lirateke. Aldi berean, beraz, jakin arazten da, uda ondoren, euskara eskolak iraileko bigarren astean hasiko direla berriro ere, abendu hastapenera arte iraungo duen lehenengo lau-hilabetekoan.

Aukera baliatuz, deia egiten du Miamiko Euskal Etxeak, bazkideren batek edo Miamialdeko beste edonork euskara ikasi nahi izango balu, izena emateko epea zabalik dagoela esanez. Izan ere, erraztasun guztiak eskaintzen zaizkio etxetik zein internetez euskal hizkuntza ikasi nahi duen edozeini.

-Euskal Etxearen webgunea: www.euskaletxeaofmiami.org



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia