Arrecifes-ko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak bere urteko festa nagusirako (San Inazio) deia luzatu du. Gaur igandea, agorrilaren 16, izango da, Euskal Etxearen egoitzan (Lamadrid 236, Arrecifes) eguerdiko 13:00etatik aurrera: bazkaria, dantzak, kantuak, musika eta berbena, leihaketak...
Zuzeneko emanaldiak: Ugarritzak eta Txiki Zaharrak EEko euskal dantza taldeak; Maral popo eta euskal musika taldea; Diamante berbena taldea
Txartelak erreserbatzeko: (02478) 45-4468 / (02478) 15409823