Rosarioko Zazpirak Bat-ek San Inazio eta euskal etxearen 103. urteurrena ospatuko ditu gaur, abuztuaren 1ean. Hitzordua euskal etxearen egoitzan izango da, Entre Rios kaleko 261. zenbakian, gaueko 9etan. Euskal janaria eta dantza tipikoak eskainiko dira. Txartelak 170 peso. Erreserbak EEko idazkaritzan.