Larunbat honetan, Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak San Inazio eguneko afaria egingo du elkarteko frontoian. Menua honakoa izango da: tortila, itsaski kazola, saltxitxa kazola, postrea. Prezioa 60 peso, helduentzat eta 25 umeentzat. Edariak tabernan erosi ahal izango dira. Erreserbak egiteko eta txartelak erosteko euskal etxeko idazkarira deitu behar da 0341 421 7670 zenbakira edo idatzi rosbazok@tower.com.ar helbidera. Txartelak eskuratzeko epea uztailaren 28an, gaueko 9etan bukatuko da.